🏔️ Etor zaitez mendira Bizkaiko Mendizale Federazioarekin!

 


Bizkaiko Mendizale Federazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskola-kirola programaren barruan, botak jantzi eta mendira joatera animatu nahi zaitu, gure lurraldeko paisaiarik ikusgarrienak ezagutu ditzazun.

IGEk kudeatzen du parte-hartzea, eta horretarako, WhatsApp talde bat erabiltzen dugu; talde horretan, hurrengo mendi-irteera jakinarazi eta inskripzioa kudeatzen da.

Parte hartu nahi baduzu, bete ezazu beheko formularioa eta zurekin harremanetan jarriko gara: https://forms.gle/jWjipSScNDJ1EkgH8

Autobusa Plentziako metro geltokitik irteten da, eta Federazioko gida bat etortzen da gurekin; berak azalduko digu ibilbidea eta gurekin egongo da irteera osoan zehar.

Bestalde, beharrezkoa da 5 parte-hartzaileko pertsona heldu bat egotea.

Irteerak igandeetan izaten dira, hilean behin, 8:30etik 15:00etara da, gutxi gorabehera. Prezioa: 3 € pertsonako.

Ikasturte honetarako antolatutako irteerak:

2026/11/22 - GALDAMESKO BIDEZIDORRA – GALDAMES

2026/12/20 - AITXIKI (785 M) – ATXARTE

2026/01/24 - ERMUKO BIDEZIDORRA – ARMINTZA

2027/03/07 - ILUNTZAR (726 M) – AULESTI

2027/04/11 - ETAPA 2 (BMF BIDEZIDORRA)

Zalantzarik baduzu, IGErekin jarri harremanetan.