Familia eta herritar agurgarriok:
Gau Beltza gure herrietan gero eta gehiago ospatzen den festa da, eta aukera polita da haurrek eta gazteek elkarrekin gozatzeko, kalea partekatzeko eta gure inguruko komunitatearekin batera ospatzeko.
Aldi berean, jai-giroak ez du inoiz justifikatzen beste pertsona batzuk molestatzea, beldurtzea edo haien ondasunak kaltetzea. Horregatik, herritarrei eta, bereziki, haur eta gazteen familiei honako hauek gogorarazi nahi dizkiegu:
Pertsona guztiak errespetatu behar dira, txantxa batek ez du beste pertsona bat beldurtu, umiliatu edo kaltetu behar.
Ez dira objektuak bota behar pertsonen, etxebizitzen, ibilgailuen edo bestelako ondasunen aurka.
Kalea guztiona da eta, beraz, espazio publikoa arduraz eta errespetuz erabili behar da.
Taldean egoteak ez du banakako erantzukizuna desagerrarazten.
Familiek ere garrantzi handia dute haur eta nerabeekin jokabide egokiak aurrez lantzeko eta Gau Beltzaren ospakizunean haien adina eta autonomia kontuan hartzeko.
Gure helburua Gau Beltza denok gozatzeko moduko ospakizuna izatea bermatzea da. Horretarako, ezinbestekoa da udalen, ikastetxeen, familien, ikasleen eta herritarren arteko lankidetza.
Gau Beltza goza dezagun, baina beti errespetutik, arduratik eta elkarbizitzatik.
Eskerrik asko zuen lankidetzagatik.
Gorlizko udala
Plentziako Udala
Gorlizko Eskola
Plentziako Eskola
Uribe Kosta BHI ikastexea
Uribe Kosta BHIko IGE
.png)