EGIN BAZKIDE

KIDE BERRIAK ETA LEHENGOAK
IGEren partaide izan nahi duzuen guztioi eskatzen dizuegu mesedez, ondoren agertzen den inprimakia betetzea zuzendaritza batzordekook datuak egunera ditzagun.

IGEren kidea izateko bete beharreko inprimakia:

- Bazkidea bazara, zure datuak gaurkotzeko.
- Bazkidea izan nahi baduzu.
- Ez badakizu kidea zaren ala ez eta izan nahi duzu, bete dezakezu “ez dakit bazkidea naizen” eremua markatuz.


Inprimakia: 
https://forms.gle/eqMtYNGQQp5cDYXC9


URTEKO KUOTA 25 EURO/FAMILIA. Anima zaitez eta egin bazkide. Guztion laguntza behar dugu.

Guraso Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak ongi etorria ematen dizue kurtso honetako ikasle eta guraso berriei baita “zaharrei” ere .

Elkartearen xedea familien seme-alaben hezkuntzan, bai alde akademikoan, bai eremu pertsonalean ere parte hartzea eta lankidetza sustatzea izango da eta aldi berean, familien  interesak ordezkatzea Hezkuntza Komunitatean .

IGEn  sartu eta antolatzen diren bilera eta jardueretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Zer esanik ez, proiekturen bat izatekotan lagunduko dizuegula aurrera eramaten. Zalantzarik gabe, gure esku-hartzea garrantzitsua da  gure seme-alaben hezkuntza-garai honetan.

IGEren jarduera nagusiak hauexek dira:

     OOGn partaidetza izan familiak ordezkatuz eta institutuko Zuzendaritzarekin harreman estua sortu gure seme-alaben jarduerak aurrera atera daitezen eta beren arazoak edo kezkak bidera ditzagun.

     IGEk  psiko-terapia arina eta hezigarria den zerbitzu bat  kontratatzen du  bizitza-garai honetan ohikoak diren ikasleriaren zailtasunetan  lagundu nahian:

 Jokaera arazoak ikasgelan. Beraien arteko elkarbizitza arazoak. Antsietatea azterketen aurrean. Autoestimu baxua. Ikasteko ohitura falta. Erabakiak hartu beharra.  Elikadura arazoak… Urte batzuetatik hona, zentroak zerbitzu hau handitzea erabaki zuen eta handik aurrera jarduera honen gastuak bion artean ordaintzen ditugu, modu honetara, astean bitan egon daiteke psikologoa institutuan.
Zerbitzu hau balio handikoa da bai ikasle eta familientzat baita zentroaren ingurugirorako ere.

     Eskolaz kanpokoak antolatzen ditu, eskola kirola (eskubaloia) eta ikastaroak / hitzaldiak ikasle eta familientzat. Testu-liburu erabilien merkatu txikiaz ere arduratzen gara kurtso amaieran.

Eskerrik asko eta agur bero bat

 

 

Entradas populares de este blog

EGIN BAZKIDE