NOR GARA



 

 Zer da ikasleen guraso-elkartea (IGE)?
Parte-hartze eta lankidetzarako organo bat da, Plentziako Institutuko familiok erabat borondatez osatzen duguna.

Ikasleen gurasoak gara eta gure seme-alaben hezkuntzarekin konprometituta gaude.

Familien eta institutuaren arteko zubi lana egin nahi dugu, ikastetxea kudeatzen eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduz.

Gure ustez, familien parte-hartzea funtsezkoa da hezkuntza-kalitaterako, eta ikastetxeko proiektu garrantzitsuen muinean egon behar dute, dagozkien erabakietan ekarpenak eginez.

Zuzendaritza Batzordeko kideak Elkarteko bazkideen, boluntarioen, langileen eta hornitzaileen esanetara gaude.

Talde honetan parte hartzen dugunok eskerrak eman nahi dizkiegu elkartekideek gugan jarritako konfiantzagatik, eta proiektu honen hasieran erakutsi dugun ilusioaren berri eman nahi dizuegu. Gure helburu nagusia gure seme-alaben hezkuntza erraztea eta hobetzea da, eta horretarako funtsezkoa iruditzen zaigu institutuko irakasle eta zuzendaritza-talde guztiekin etengabe lankidetzan aritzea.

ZEIN DIRA GURE EGINKIZUNAK?

  • Ikasleen gurasoek ikastetxearen bizitzan parte har dezaten sustatzea eta Eskola Kontseiluan ordezkatzea.
  • Ikastetxeko hezkuntza-jardueretan laguntzea. Ikasleen prestakuntza integrala lortzeko eta garatzeko jarduerak sustatzea eta babestea.
  • Familien, irakasleen eta ikastetxeko zuzendaritzaren arteko lankidetza bultzatzea eta komunikazio-zubi izatea ikastetxearen funtzionamendu egokirako.
  • Ikastetxearen hezkuntza-proiektua eta urteko plana egiten parte hartzea.
  • Jarduera osagarriak egiteko proposamenak egitea.


ZER ESKAINTZEN DUGU GURASO-ELKARTEAN?

  • Familien, irakasleen eta ikastetxeko zuzendaritzaren arteko harremanetarako espazioa gara.
  • Familien ahotsa gara Eskola Kontseiluan
  • Eskola-kiroleko jarduerak antolatzen ditugu.
  • Laguntza psikoedukatiboko zerbitzua eskaintzen diegu ikasleei eta/edo gurasoei.
  • Orientazio- eta prestakuntza-hitzaldiak antolatzen ditugu ikasleentzat
  • Familientzako hezkuntzarekin zerikusia duten gaiei buruzko hitzaldiak eta prestakuntza-/dibulgazio-jarduerak antolatzen ditugu
  • Ikasketa-bidaian laguntzen dugu
  • Aipatutako jarduerak finantzatzen laguntzen duten diru-laguntzak lortzen ditugu


GURE GOBERNU-ORGANOAK

Elkarteak estatutu publiko batzuk ditu, Batzar Nagusiak onartuak.

Funtzionamendu demokratikoa du, eta hauek dira gobernu-organo nagusiak:

  • Batzar Nagusia: erabakiak hartzeko organo gorena. Bazkide guztiek parte har dezakete, eta gutxienez urtean behin biltzen da, ikasturtearen hasieran. Bertan Elkarteari buruzko erabaki nagusiak hartzen dira, ekintza-plana eta ikasturtean egin beharreko jarduerak eztabaidatu eta onartzen dira, baita aurrekontua ere. Batzarrak Zuzendaritza Batzorde bat aukeratzen du egunerokoa kudeatzeko.
  • Zuzendaritza Batzordea: elkartearen eguneroko kudeaketaz arduratzen da. Kargu bakar bat ere ez da ordaintzen, kide guztiak guraso boluntarioak dira, eta elkarteari modu desinteresatuan laguntzen diote.
Estatutuen arabera, Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatzen dute:
  • Batzordeburua: guraso Elkartea ordezkatzen du. Batzordeko gainerako kideek proposatutako ekintza guztiak gainbegiratzen ditu. Bileretarako deia egiten du, bileretako buru da, ordainketak antolatzen ditu eta diru-laguntzen eskaerak sinatzen ditu. Elkargoarekin komunikatzeaz arduratzen da.
  • Diruzaina: guraso Elkarteko kontuen eta aurrekontuaren arduraduna da. Baliabideak planifikatzen eta gastuak kontrolatzen laguntzen du.
  • Idazkaria: guraso Elkarteko dokumentazioaren arduraduna da eta bileren aktak idazten ditu.
  • Bokalak: beren ezaugarrien eta/edo gaitasunen arabera, bokal bakoitza funtzio espezifiko batez arduratzen da. Oro har, behar den guztian batzarrari laguntzeko balio dute.

Entradas populares de este blog

EGIN BAZKIDE